Aramaioko ondarearen inguruko hitzaldia gaur

Aramaio

Dokumentu Akzioak


Arritxu Barruso 2008/02/01 09:17

Aramaioko ondarearen inguruko hitzaldia gaur

Aramaioko ondarearen inguruko hitzaldia egingo dute gaur, barikuan, Sastiña ermitan.
Orixolek antolatu duen argazki erakusketa aitzakia hartuta, Udalak hitzaldia antolatu du Aramaioko ondarearen inguruan. Hitzaldia Sastiñan izango da, gaur, 19:00etan. Hizlariak Periko Uribarrena eta Javier Fernandez izango dira. 1998an Aramaioko inbentario arkeologikoa egin zuten eta horren inguruan egingo dute berba bi arkeologoek.
Orixol elkartearen argazki erakusketa, bestetik, zabalik egongo da barikuan 18:30etik 20:30era eta zapatu eta domekan 12:00etatik 13:30era eta 18:30etik 20:00etara.

Entradas relacionadas: