Ondizko dorrean arkeologia lanak

Ondizko dorrean arkeologia lanak

Posted on 2010(e)ko Martxoak 17 by uribekosta

Eusko Jaurlaritzak Arkeoikuska 2008 argitaratu du. Liburu edo aldizkari honetan, urtero ateratzen da eta, urteko arkeologia-indusketak azaltzen dira. Ez omen digu ematen informazio teknikoa, orokorra baizik, indusketen berri ematekoa baita helburua.

Ybarra “Torres de Vizcaya” 1946
Dorre honetan berrikuntzako lanak egiteko, arkeologia balizko gunea denez, arkeologia-lanak egin behar dituzte. Argitalpenean bi paragrafotan José Angel Fernández Carvajalek, zuzendariak, kontatzen dizkigu lanen emaitzak. Zoritxarrez, eta egilearen arabera, emaitzak ez dira izan oso onak, eta ikusten dena baino gehiagorik ez du baieztatu indusketak.

Dakigunez, etxe horrek XVI. mendeko aztarnak ditu hormetan, ateko arkua eta leihoa batik bat, biak arku zorrotzaz eratuak. Arkeologoek aurkitu dutenak ez du eman data zaharragorik, antza, eta itxaron beharko dugu beste ikerketak egin arte.

Arkeoikuska 2008 Eusko Jaurlaritza
Ez da berria. Gure dorreak askotan ez dira dorreak, jauregiak baizik. Ohikoa da. Dorre militarren aroa pasa ondoren handikiek jauregiak-edo eraiki zituzten; prestigio kontua zen. Jauregiak egin zituzten baina dorreko itxura zuten, edo dorreetako elementu batzuk erabiltzen zituzten. Askotan izena bera ere, deitzen dira dorreak izan gabe. Izan ere, gudak, Bandosko gatazka batez ere, urrun zeuden. Ondiz kasuan, hori gerta dakiguke. Dorrea baino gehiago jauregitxo bat bide zen.

Hala eta guztiz ere, arkeologia-indusketak ez dira nekeak izan. Horiei esker, Leioako etxe zaharrena ikasi dugu eta, ziur, Leioako historiarako informazio gehiago eta zehatzagoa dugu. Beste aldetik, gure ondarea errespetuz hartu da eta egin behar zena egin da. Alde guztietatik, eskertzekoa da.

Gaurko lanak

Orain lanetan daude. Udalak erabil berria emango dio. Egia esan Leioako udalak kontuan hartzen du bere ondarea. Ez da makala gure testuinguruan. Leioan ondarea ez da asko ,aldiz, udalak eraikin batzuk birgaitu ditu Mendibile jauregia, Ondizko dorrea, ermitaren bat eta baserriren bat besteak beste. Ondo daki eraikin horietan baloreak daudela eta aintzat hartzen ditu. Arazoa da nola egiten duen. Mendibilen, adibidez, egindako interbentzioak ez dio ezer gehitzen jauregira, aitzitik, bere ikuspena oztopatzen du. Ondizko eraikinean gauza bera gerta liteke, bere ondoan gehigarri bat eraikitzen ari dira eta. Modan dago modernitatea eta ohikoa nahastea, emaitza polita izan daiteke baita ikusgarria ere. Dena den, helburua ondarea errespetatzea eta kontserbatzea bada ez da beteko. Ez dakit nork egiten dituen egitasmoak, arkitektoa izango da. Ondo egiten du bere lana baina nire aburuz eraikinaren funtsak eta irudia mantentzen saiatu behar zen, gehigarriak jarri gabe.

Dena den, esan dugunez, Leioako udala, bere arazoak eta guzti, eredu bat da gure eskualdean, eta bere lana, kasu hauetan behintzat, azpimarratzekoa da.

El texto y las imágenes son propiedad de Uribe Kostaz hitz egiten Leioako dorreek zalantza asko sortzen dizkigute. Gazteluetan bat edo bi geneuzkan, bere izenak adierazten digun bezala. Ondizko, ordea, ez da batere argia. Ybarra y Bergék, Bizkaiko dorreei buruzko idatzitako liburu klasikoan, esaten du dorrea dela, datu gutxi izan arren. Zaharra zela bistan dago, XVI. mendekoa hain zuzen ere. Dorrea dela esateko, aldiz, ez dugu daturik.Gure eskualderi dagokionez urte horretan, 2008an, ez dago indusketa gehiegirik. Leioan izan zen bakarra, Ondizko dorrean hain zuzen ere.


Entradas relacionadas: