Ondare Babesak aurkeztu ditu Murugaineko indusketa lanak – Aramaio

Ondare Babesak aurkeztu ditu Murugaineko indusketa lanak

2011-07-07 10:21:35 Jokin Bereziartua
Ondare Babesa enpresako Etor Telleria arkeologoak gidatuta, asteon hasi dituzten Murugaineko indusketa lanen helburuak aurkeztu zituzten atzo Sastiñan. Bi proiektu dituzte: Burdin aroko herrixkaren aztarnak aurkitzea batetik, eta 36ko gerrako trintxeren aztarnak azaleratzea bestetik. Egitaraua prestatu dute uztailerako, herritarren parte-hartzea eta inplikazioa sustatzeko: uztailaren 17an eta 24an trintxerak lokalizatu eta trintxeren mapa egingo dute auzolanean eta hilaren 31n, berriz, indusketen gunera bisita gidatua egingo dute Etor Telleriarekin.
Hori bai, argi utzi gura izan dute aztarnategiaren eremua zehazteko lehen fasean arkeologo profesioanalak arituko dira indusketetan: “Kontu handiz egin beharrreko lana da, izan ere, ondarea gal daiteke ez bada erabilera on bat ematen”, adierazi zuen Telleriak.
Industu, dokumentatu eta zabaldu
Indusketa lanak faseka egingo dituzte; orain ekintza zuzenaren txanda da, hau da, astelehenean hasi ziren Ondare Babesako arkeologo profesionalek indusketa arkeologikoekin. Telleriaren arabera, “lan erritmo ona” daramate: “Lana ondo bideratuta daudela uste dugu eta eremua zehazteko hilabete osoa dugu aurretik”. Indusketekin batera dokumentazio lana ere egingo dute eta azkenik, zabalkunde lan bat ere egingo dute: “Proiektu ireki bat izatea nahi dugu, jendearen parte-hartzea bultzatuko duena eta jendearendako izango dena”, azaldu zuen Telleriak.

       Sastiñan egindako aurkezpenean Alex Mendikute (AOBT) eta Etor Telleria (Ondare Babesa) izan ziren

Y el seguimiento que está haciendo la prensa de Debagoiena, esta vez en

VIDEO (va un poco lento…. paciencia).


Entradas relacionadas: